XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joko-Berriko chapelgoak ederki bururatu

Egun bat zinez choragarria iragan dugu igandean Miarritzeko Plaza-Berrin, han jokatu baitira Euzkadiko chapelgoen hiru finalak.

Joko-berriaren sustatzailek ezin hobeki moldatu daukute egun hori eta jendeketa gaitza bildu da hiru partiden ikusteko.

Muntatzalek badituzte merechimendu handiak.

Gaztetan, Itoiz eta Daguerre, Larresoarrak, arizan dira Laduche seme eta Currutchaga Azkaindarren kontra; hok galdu, 28 tanto egiten zituztela 45-i.

Asko kintze arras pullitak ikusi ditugu bainan irabaztunek, denen buru, frango aise finkatu dute beren nausitasuna eta ez ditake erran auzia hain samurki joan dela.

Gazten ondotik, jokatu dira lehen andanako plekari handiak: Zugasti eta Etchart alde batetik, Laduche eta Haran bertzetik.

Bakan ikusten da holako garhaitaldi ederrik!

Lehenik izendatuek beretu dute Pilotarien Biltzarrak eskaini kopa, 50 eta 41.

Adoste bakar bat da izan, bedera! Handik harat, Zugasti eta Etchart bethi aintzinean joan dira bainan behinere abantail handirik hartu gabe.

Bizpahiruetan Laduche eta Haran-ek tanto choil batetarat ekarri dute makurra, bainan bertzeak aldi bakotch orduan abiatu oldar berri batean.

Zugasti jokolari guziz trebe eta indartsu agertu da.

Airetik hartzen ditu pilota batzu molde miresgarrienean!

Joko-berriaren ara errotik hartua du aintzin aldean jokoa ederki nahasteko.

Etchart-ek berriz ere harritu ditu guziak! Horra plekari bat gutien ustean egiten dituena petto batzu ikaragarriak, pilota batzu michterio ederrak faltan ezarriz batere funtsik gabe.

Bainan bertzalde, zer beso-kolpea ez du eta nola ez ditu biltzen pilota batzu iduriz ezin oneratuak! Harrigarriko efetua emaiten dio pilotari eta badaki tantoaren trenkatzen molde ederrenean.

Laduche-ek bere saila plantan ereman du eta kar ainhitzekin ihardoki kontrarioren oldar samurrari.

Haran-ek bazuen nun josta; burutik buru azkarki arizan da, erakutsiz zoin den pilotari jokotsua.

Bertze orduz, ikusi dugu haatik fleit hobean.

Bigarren andanako finalan, Larroque eta Espel-ek garhaitu dituzte Ihidopé eta Chateauneuf, 40 eta 33.

Irabaztunek eskuratu dute Basque-Eclair egunkariak eman kopa.

Partida charmanta egin dute.

Horra bururatuak beraz joko-berriko lehen chapelgo handiak. Ukan dute arrakasta!

Heien moldatzaleak ez dira hortan gelditzekoak eta ondoko egunetan ere jokaraziko omen dituzte joko-berriko partida karan batzu. Gauden beha...

Sekulan ez satisfos...

Ori, anderea, erosazu chapel hori, choragarria zira hori buruan. Iduri du guretzat egina. Lore eta izar dichtirantenek esker guti izanen dute zure aldean.

Hamar urthez bederen gazteago eman zautzu hori buruan!

Egiazki?

- Batere ezdut nahi beraz.

- Bainan, bainan...

- Chapela kenduko dutalarik hamar urthe zaharrago emanen dut!

ITSASUN

Igandean, Balaki trinketean Itsasun, Behengaray eta Bidabé ari ziren Iratzoqui eta Etchemendy-ren kontra.

Garhaitaldi gain-gainetik atakatua izan da, gaitzeki kintze ederrekin.

Behengaray-en eskualdea nausitu denen buru tanto batez, 50 eta 49; bizkitartean galtzaleak ziren lehenik helduak 49-etarat, bertzeak 46-etan zirelarik oraino...

Noizko kitoala?

MIARRITZEN

Negrezeko trinketean, Etcheverria bi aneiek frango aise garhaitu dute Aguer (bera) 50 eta 28.

TRINKETEKO CHAPELGO HANDIA

Ofizioko eta erdi-ofiziokoen chapelketa handia, biranazka, Federazioneak muntaturik martcho undarrean hasiko zela hedatua zen hama, bainan orainokoan ez dakigu chuchen nola eginen den.

DONAZAHARRE

DOLU

75 urthetan itzali da Raymond Larregain, berrikitan ihizin kolpatua izanik. Gure doluminik bizienak familiari.

KAUSITU

Renée Bera eta Thérèse Moutroustéguy ederki iragan dira C.A.P.delakoan. Onets bitzate gure goresmenak.

ITZULI

Algeriatik jin zaizkigu gibelerat alde bat Antoine Etcheverry eta Pierre Etchepare adiskideak.

Zonbait egunez pausatu-eta, Pierrek Donibane Lohizunerat joko du bolanjergoan artzeko, Antoinek Donibane Garazirat, René Larre karrosa-egilearen etchean lanean artzeko.

JOAITE

Ama Marie-Bibiane gure serora maitea Oragarerat izendatua da.

Gutartean lau urtez egin duen ongia ez dezakegu ahantz: eriek, behardunek, neskatoko gaztek badakite zer zor dioten.

Milesker, Ama Marie-Bibiane, eta Jainkoak lagunt zaitzala zure lan-bide berrian.